2014/01/25

Enkarnazio parkeko proiektuari buruzko prentsaurrekoa / Rueda de prensa sobre el proyecto del parke de la Encarnación





 ARGAZKIA / FOTO: eldiarionorte.es


Abenduan Enkarnazio parkean egin nahi den kirol instalazioaren proiektuak aurrera egin dezan hainbat elkartek emandako prentsaurrekoan egon ginen, bertan eskatzen zenari gure babesa emanez. Behean irakurri dezakezue prentsaurrekoko komunikatua eskaerekin.

Hemen komunikabideek esan zutena:

eldiarionorte.es

---------------------

En Diciembre participamos dando nuestro apoyo en una rueda de prensa donde se pedía que se continuara con el proyecto de la instalación deportiva en el parque de la Encarnación. Abajo podéis leer el comunicado de la rueda de prensa con las peticiones que se plantearon.

Aquí lo que se publicó en los medios:

eldiarionorte.es

---------------------


Komunikatua:


+ PARKEAK + BIZI + KANTXAK

ENKARNAZIOA BENETAKO PARKEA IZAN DADIN

KANTXEN ERAIKUNTZA ETA ENKARNAZIOKO PARKEAREN BERRIKUNTZA BULTZATZEN DITUGUN TALDEOK ONDOKOA JAKINARAZI NAHI DUGU:

- KANTXA ESTALIAK GARCÍA RIVERO LHIko GURASO ELKARTEAK ESKATU ZITUEN

Ikastetxe honek ez dauka estalitako espaziorik ikasleek kirola egiteko. Instalazio berri baten ideia udalak 2010.urtean bultzatutako parte hartze prozesu batean sortu zen, izenburu honekin: "Atxuri eta Solokoetxen kirol askotarako kantxa estaliak eraikitzeko aukera aztertzea, parkeak bizirik mantentzeko".
Guraso Elkarteak zenbait eskaera egin dizkio udalari: kirol-eskolari lehentasuna ematea, frontoi txiki bat jartzea, eta familiak eguraldi txarretik babesteko espazio bat ipintzea.

- HIRU URTEKO LANAREN UZTA DA

Proiektua udalaren Auzokide Planean (2011-2015) sartu zen. 2012an aurreproiektu bat egin zuen, herritarrek udaleko barruti kontseiluen bidez egindako proposamenaren ondorioz. 
Proposamena kontseiluetan bozkatu eta onartu zen, 1.298.203,91 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), Enkarnazio Parkeko instalazioak egiteko.

- ELKARREKIN EGOTEKO PARKE BAT NAHI DUGU

Aukera hau baliatu nahi dugu auzoan mugimenduak sortzeko, gure auzoko bizi-kalitatea eta garapen soziala hobetzen dituztenak.

- PARKE SEGURUA NAHI DUGU

Jendea egon dadila beti, delinkuentziarako txoko bihurtu ez dadin. Parkea zenbat eta biziagoa orduan eta seguruagoa.

- BIZILAGUN GUZTION ARTEAN PARKEA BIZIBERRITU NAHI DUGU

Atxuriko bizilagunek kirola egin ahalko dute, paseatu, eguraldi zakarretik babestu eta auzorako ekitaldiak antolatu. Gainera, eskola-kirolerako erabiliko da. Malda igarogaitzak aldatu nahi ditugu. Estalitako kantxek azalera berdearen %8,5 baino ez dute hartzen, eta malda iraganezin horiek jendea elkarrekin egoteko leku bihurtuko ditugu.

- ELKARREKIN LAN EGITEKO AUKERA

Parkearen Paisaia Plan Integral bat sortuko duen lan-mahai batean parte hartzen ari gara. Lan-mahai honek alternatiba bideragarriak proposatuko ditu kantxen proiekturako (galdutako atseden-lekuak berreskuratzea, zuhaitzak hobetzea, segurtasun gutxiko puntu beltzak kentzea, eta parkearen ideia bateratua sortzea, zerbitzuak bertan txertatuz).

- XEDE BERA DUGU

Auzoari parkearen osagarri den ekipamendu bat eskaini nahi diogu. bizilagun guztiek erabiltzeko eta gozatzeko. Jarduera gehiago antolatu eta parke erakargarria sortu, Enkarnazioa benetako hiri-parkea izan dadin.



Maestro García Rivero eskolako guraso elkartea
Mujika eskolako guraso elkartea
Solokoetxe BHIko guraso elkartea
Atxurigorri Elkartea
Bihotzean Auzo Elkartea
Bilbo Zaharreko Auzo Elkartea
Atxuriko Gazte Elkartea
Umeak Kalean
Bizkaiko Saskibaloi Federazioa
ASFEDEBI, Bizkaiko Kirol Federazioen Elkartea



Comunicado:


+ PARKEAK + BIZI + KANTXAK
CONSIGAMOS QUE LA ENCARNACION SEA UN PARQUE

LOS GRUPOS PROMOTORES DE LA CONSTRUCCIÓN DE LAS CANCHAS Y
DE LA REHABILITACIÓN DEL PARQUE DE LA ENCARNACIÓN
INFORMAMOS:

- LAS CANCHAS CUBIERTAS FUERON SOLICITADAS POR EL AMPA del CEP GARCÍA RIVERO

El colegio no dispone de superficie cubierta para las necesidades deportivas del alumnado. La idea de una nueva instalación, se inició en un proceso participativo impulsado por el Ayuntamiento en el 2010, bajo el epígrafe de "estudiar la posibilidad de construir canchas multideporte cubiertas en Atxuri y Solokoetxe con el fin de generar vida en los parques”.
La Asociación de Madres y Padres ha realizado algunas peticiones ante el ayuntamiento (prioridad del deporte escolar, habilitación de un pequeño frontón o "rebotillo" y de un espacio para las familias para guarecerse del mal tiempo).

- ES EL RESULTADO DE TRES AÑOS DE TRABAJO

El proyecto fue incluido en el Auzokide Plana (2011-2015) del Ayuntamiento, que elaboró un anteproyecto presentado en el 2012, Como una propuesta de la ciudadanía a través de los Consejos Municipales de Distrito, donde se votó y se aprobó la propuesta de un presupuesto de 1.298.203,91 IVA incluido para la realización de las instalaciones en el Parque de la Encarnación.

- QUEREMOS UN PARQUE DE ENCUENTRO

Aprovechar esta oportunidad para crear un atractivo de movimientos vecinales, que mejore la calidad de vida y desarrollo social del Barrio.

- QUEREMOS UN PARQUE SEGURO

Que siempre haya gente para evitar los focos de delincuencia, cuanta mas vida tenga el parque, mas seguro será.

- QUEREMOS ENTRE TODOS LOS VECINOS DAR MÁS VIDA AL PARQUE

L@s vecin@s de Atxuri van a poder practicar deporte, pasear, guarecerse del mal tiempo, organizar eventos para el barrio, y se utilizará también para el deporte escolar. Queremos humanizar las laderas intransitables, las canchas cubiertas, solo ocupan el 8,5% de la superficie verde, y convertiremos estos elementos inaccesibles, en zonas de encuentro social.

- OPORTUNIDAD DE TRABAJAR JUNTOS

Estamos participando en la Mesa de trabajo que creará un Plan Integral Paisajístico para el Parque y va proponer alternativas viables para el proyecto de las canchas (recuperar las zonas descanso que se perdían, mejora en el arbolado, resolver los puntos negros inseguros, y conseguir una idea unitaria de Parque integrando los servicios que se construyan.)

- FINALIDAD COMUN

Dotar al barrio de un equipamiento complementario del parque para uso y disfrute de todos los vecin@s. Y generar más actividad y atractivo para que la Encarnación sea un parque urbano de verdad.

AMPA Maestro García Rivero
AMPA Mujika
AMPA Solokoetxe BHI
Atxurigorri Elkartea
AVV Bihotzean Auzo Elkartea
AVV Bilbo Zaharra
Asociación juvenil de Atxuri
Umeak Kalean
Bizkaiko Saskibaloi Federazioa
ASFEDEBI, Asociación de Federaciones Deportivas de Bizkaia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat