2015/11/19

Alde Zaharreko XX. haur eta gazte jardunaldiak / XX jornadas infantiles y juveniles del Casco Viejo

Larunbat honetan, azaroak 21, Alde Zaharreko XX. haur eta gazte jardunaldiak ospatuko dira, Bilboko Plaza Berrian.

Jadanik 20 urte dira jardunaldi hau ospatzen dela. Umeak Kalean elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hori adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izatea du helburutzat ekimenak.

Aurtengo jardunaldiak oso bereziak izango dira, auzoko eragile eta elkarte desberdinek parte hartuko dutelako. Bidegintza Gizarte Ekimeneko Kooperatiba eta Jatorrak Eskaut Taldea erakundeek Umeak Kalean elkartean bat eginik dabiltza antolakuntzan; eta, ospakizun honetan parte hartu eta laguntzaile moduan Bizi Nai dantza taldea, Lur Soinuak musika eskola, 7 Katu gaztetxea, Alde Zaharreko merkatarien elkartea, Bilbao Historiko, Educo, The Godoys Wonderers musika taldea, On Print & Design eta Plaza Berriko ostalaritza enpresak ditugu besteak beste.

Ekimen honekin hainbat helburu bete nahi dituzte:

  • Ume eta gazteekin lan egiten duten talde eta kolektiboen topagunea izatea.
  • Auzoko neska-mutilei eta beren familiei aisialdiko ekintza bat eskaintzea, beste neska-mutil batzuk ezagutu ditzaten eta denbora librea modu osasuntsu eta sortzailean erabiltzeko jai gunea izan dadin, kalea berreskuratu, jolas eta gozamenerako toki bihurtuz.
  • Haurren eskubideei buruz sentsibilizatzea, bereziki jolasteko eta parte-hartzeko eskubidean.


Aurten jardunaldiak egun bakarrean ospatuko dira, egitarau honekin:

EGITARAUA:

11:00 Kalejira
12:00 Pregoia
12:00 - 15:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak
13:00 Euskal Dantzak

17:00 -18:00   1,2,3 festa! (berbena)
18:15-19:00 Txokolatada

19:00 -20:00 Kontzertua: The Godoys Wonderers





Este sábado, 21 de noviembre, se celebrará en la Plaza Nueva el veinte aniversario de las jornadas infantiles y juveniles del Casco Viejo de Bilbao.

Ya son veinte años que se celebran estas jornadas. Desde Umeak Kalean como principal impulsora, asociación centrada en el ocio y tiempo libre para menores y jóvenes, juntan esfuerzos, iniciativas e ilusión para que este día sean las niñas y niños y adolescentes las personas protagonistas.

Este año las jornadas serán muy especiales, ya que participarán diversas entidades y agentes del barrio. Bidegintza Cooperativa de Iniciativa Social y Jatorrak Eskaut Taldea aunados por la Asociación de entidades Umeak Kalean organizan este evento con la colaboración y participación de Bizi Nai dantza taldea, Lur Soinuak musika eskola, 7 Katu gaztetxea, Asociación de Comerciantes del Casco Viejo, Bilbao historiko, Educo, el grupo de música The Godoys Wonderers, On Print & Design y varias empresas hosteleras de la Plaza Nueva entre otras.

Con esta iniciativa se pretende conseguir varios objetivos:

  • Posibilitar un lugar de encuentro para diversos colectivos, que en la zona trabajan en favor de la infancia y juventud y de otras entidades que deciden colaborar a favor de esta iniciativa.
  • Ofrecer a las chavalas y chavales del barrio y sus familias una actividad lúdica que les permita encontrarse con otros chavales/as y sea un espacio festivo de utilización del tiempo libre de manera sana y creativa, en la calle como espacio de juego y disfrute.
  • Sensibilizar sobre los derechos de la niñez, especialmente en el derecho al juego y derecho a la participación.


Este año las jornadas se celebrarán en un único día, con la siguiente programación:


PROGRAMA:

11:00 Kalejira
12:00 Pregoia / Pregón
12:00 - 15:00 Puzgarriak, tailerrak eta jolasak / Hinchables, talleres y juegos.
13:00 Euskal Dantzak

17:00 - 18:00   1,2,3 festa! (berbena)
18:15 - 19:00 Txokolatada
19:00 - 20:00 Kontzertua / Concierto: The Godoys Wonderers

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat