2016/04/26

Martxoak 8 Eskolan / 8 de Marzo en la Escuela

Hau da eskolan egin genuena martxoak 8an:

----------

Esto es lo que hicimos el 8 de marzo en la escuela:





Mikel Markez - Konplize ditut eta 


Emakume zuzenak,

okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, atletak, herrenak: konplize ditut eta maite ditut denak. Lotsatiak, ausartak argalak, gizenak, iletsuak, soil-soilak, marimutilenak, katemeak, gorilak panterak, zezenak: konplize... Langileak, alferrak, lanik ez dutenak, tuntunak, mediokreak, klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize... Lehen munduko emeak, kapitalistenak, lur usaia daukaten andre indigenak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak: konplize... Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen onenak ta umeen merienda usaina dutenak: konplize... VI Markesaren alabak, neskame gizenak, printzesak ta sorginak, ogroak, sirenak, Maritxuak, Bartolo itxura dutenak: konplize...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina