2017/04/03

KORRIKA Apirilak 6 / 6 de abril 19:30



Badator Korrika!!

Apirilak 6 - 6 de abril
Mesedeetako zubia - Puente de la Merced
19:30

Mujika Eskolako kideok, Miribilla Eskola eta Atxuriko Eskolakoekin batera gure auzoko Eskola Publikoen alde korrika egingo dugu auzoan zehar. Aurten, kilometroa BIGE-k (Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkarteak) ordaindu digu, Eskerrik asko BIGE!!
Gure Eskolaren mendeurrena dela eta gure kilometroa eskola aurretik igarotzea lortu dugu. 19:48an jasoko dugu lekukoa Mesedeetako zubian, erribera aldean baina 19:30etan geldituko gara prest egoteko.  

----------

Mujika Eskola, junto a Miribilla Eskola y Atxuriko Eskola participaremos en la Korrika corriendo por el barrio a favor de las Escuelas Públicas del barrio. Este año BIGE (Federación de AMPAs de Bizkaia) nos ha pagado el kilometro, ¡¡Muchas gracias BIGE!!

Hemos conseguido que la Korrika pase junto a Mujika Eskola el año de nuestro centenario. Cogeremos el testigo a las 19:48 en el Puente de la Merced, en el lado de la Rivera pero quedaremos a las 19:30 para tener todo preparado.




Korrika egiteko Eskolako kamiseta eramango dugu guraso zein umeek

----------

Para la Korrika nos vestiremos con la camiseta de la Escuela tanto el alumnado como las familias




16:00 - 19:30

Korrika elkarrekin itxaroteko jai bat antolatuko dugu eskola irteeran merendola (familia bakoitzak zeozer ekar dezala), musika, jokoak... 

----------

Para esperar junt@s la Korrika celebraremos una fiesta frente a la escuela con comida (que cada familia traiga algo), musica, juegos...


BIDEOA:



LETRA:

Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.


Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.


Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak...
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina